Garaia Aholkularitzan, autonomo eta enpresa txikientzat egokitutako soluzioak eskaintzen ditugu.

Zure negozioaren kudeaketa errazteko eta ahalik eta efizienteena izateko, lan, zerga eta kontabilitate arloez arduratuko gara, eta etengabe hobetzeko ikuspegi integrala eskainiko dizugu.

35 urte baino gehiagoko esperientziaren bermearekin, behar duzun euskarria emango dizugu erabaki onenak hartzeko. Hona hemen gure espezializazio-eremuak:

Gure

ZERBITZUAK

Aholkularitza Laborala

Zure langileekin eta zure negozioaren betebehar legalekin lotutako alderdi guztiak kudeatzen ditugu, tresna eguneratuak baliatuta eta tratu pertsonalizatua eskainiz.

Gure zerbitzuak hauek dira:

  • Zure nominak kalkulatzeaz eta hileroko gizarte-aseguruak aurkezteaz arduratzen gara, baita Gizarte Segurantzaren ordainketez eta komunikazioak kudeatzeaz ere.
  • Kontratuen kudeaketa: Altak, bajak, kaleratzeak eta lan izapide guztiak kudeatzen ditugu. Lan hitzarmenak atera orduko aztertzen eta egokitzen ditugu.
  • Hautaketa eta kontratazioa: Zure negoziorako profil egokienak aukeratzen lagunduko zaitugu, beti ere lan-araudia kontuan hartuta.
  • Erretiro izapideak: Prozesu osoan aholkatuko zaitugu, zure lan-historiala berrikustetik zure pentsioa eskatu arte, trantsizioa errazteko.
  • Etengabeko aholkularitza: Lan arloko zalantzak argitzen ditugu, erabakiak hartzerakoan arazorik ez izateko.
  • Sage softwarea erabiltzen dugu, enpresa-kudeaketarako punta-puntako tresna, nominak eta kontratuak egitea arindu eta optimizatzen dituena. Tresna horri esker, zerbitzu zehatzagoa, eraginkorragoa eta indarrean dagoen araudiari egokitua eskaintzen dugu


(Enpresa txikientzat eta lehen langileak kontratatzen hasi diren autonomoentzat aproposa.)

Zerga Aholkularitza

Une oro, aurkeztu beharreko zergen berri izan dezazun, eta ordainketak ahalik eta modu errazenean gestiona ditzazun lagunduko zaitugu.

Alor honetan, ondorengo laguntza emateko trebetasuna daukagu:

  • Zerga eta tributu aitorpenak: Zerga ereduen aurkezpena, hala nola, BEZa, PFEZa eta Sozietateen gaineko Zerga.
  • Errenta kanpaina: Urtero ehunka aitorpen kudeatzen ditugu, eta horrek arrakastatsu bihurtzen gaitu. Zure errenta aitorpena ahalik eta abantailatsuen atera dadin, eskuragarri dauden kenkari eta hobari guztiak aztertzen eta aplikatzen ditugu.
  • Zerga azterketa eta plangintza: Zure negozioaren tamainaren eta bilakaeraren arabera, zerga aukera onena zehazten dugu.
  • Diamacon bidezko kudeaketa aurreratua: Zerga-kontrol zehatza eskaintzen duen software espezializatua erabiltzen dugu, araudia betetzea bermatzeko eta zerga-plangintza optimizatzeko.


(Batez ere garrantzitsua Gipuzkoako zerga-sistemaren ulermen sakona behar duten tokiko enpresentzat.)

Kontabilitate Aholkularitza

Zure negozioaren zenbakiak, galdu-irabaziak eta gastu eta sarrerak, ulertzen lagunduko zaitugu, zure negozioaren hazkundea eta errentagarritasuna sustatuko duten erabaki informatuak har ditzazun.

Gure zerbitzuak hauek dira:

  • Kontabilitate orokorra: zure enpresako mugimendu kontableen erregistroa eta analisia.
  • Kontabilitate analitikoa: zure negozioan errentagarrienak diren arloak identifikatzea eta kudeaketa optimizatzea.
  • Balantze azterketa: egoera ekonomikoaren inguruko txosten argia eskainiko dizugu, eta hobekuntza gomendioak proposatuko dizkizugu, horretarako gure esku ditugun baliabide guztiak eskainiz.
  • Autonomoentzako zerga-plangintza: zure negozioa hazten ari bada, beste egitura juridiko batera igarotzea aholkatuko genizuke (adibidez, S.L.bat sortzeko aukera aztertzea), zure zergak optimizatzeko.
  • Diamacon bidezko kontrol tresnak: Software honek zure kontuen ikuspegi zehatza eskainiko digu, kontabilitate antolaketa eta aurreikuspen ekonomikoa errazteko.

(Egoera ekonomikoa kontrolatu nahi duten eta etorkizuna planifikatu nahi duten autonomo eta enpresentzat ezinbestekoa).

Aurrekontua eskatu, konpromisorik gabe

LAGUNDUKO ZAITUGU BEHAR DUZUN HORRETAN

Gure bezeroek
zer diote?

5/5