HISTORIA

1987tik,
zurekin hazten

Garaia Aholkularitzak bere ibilbidea 1987an hasi zuen, Pedro Etxarriren eskutik. Bere helburua Zarauzko eta inguruko autonomo eta enpresa txikiei zerbitzu pertsonalizatua eta kalitatezkoa eskaintzea zen.

Orduz geroztik, negozioa etengabe hazi da, bere izaera familiarrari eta bezeroekiko konpromisoari eutsiz.

Hiru hamarkada baino gehiagoko jardunak ematen duen esperientziaz, gure lan-taldeak enpresa-inguruneko aldaketetara eta bezeroen beharretara egokitzen jakin du, horretarako teknologia aurreratuak integratuz, baina beti lehentasuna emanez bezeroarenganako tratu hurbilari eta efizientziari.

GURE INDARGUNEA

Gure indargunea konfiantza, efizientzia eta profesionaltasuna da, zalantzarik gabe.

Gaur egun, Garaia Aholkularitzak eskualdeko erreferente izaten jarraitzen du, bezero bakoitzari eskainitako dedikazioari eta arreta pertsonalizatuari esker. Gure filosofiaren oinarria konfiantzan oinarritutako harreman iraunkorrak eraikitzea izan da beti. Enpresa eta autonomoak euren negozioaren hazkundean zentratzeko behar dituzten aholkularitza zerbitzuak modu efizienteenean eskaintzen ditugu.

Taldea

Pertsonak pertsonen zerbitzura

Talde txikia baina espezializatua gara, bezero bakoitzaren beharretara egokitutako irtenbideak eskaintzeko konpromisoa duena. Zure negozioa ulertzeko behar dugun denbora hartzen dugu, zerbitzu profesionala, zuzena eta zehatza bermatzeko. .

Zatoz eta egiazta ezazu gure bezeroek gugan duten konfiantza. Gu zu ezagutzeko eta behar dituzun argibideak emateko prest eta irrikitan gaude.

Patricia Etxarri

Administrazio arduraduna